Zaintza erdigunean jarriko da gaur eta bihar, 'Zaintza lanen demokratizaziorantz' jardunaldiekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 1a, 00:00

Gaur arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera jardunaldiari, eta jarraian hainbat ekintza egingo dira. Biharko jardunaldia goizean zehar izango da, 10:00etan hasita, Kulturarteko Plaza Feministan. 

Beterri-Buruntza eskualdean zaintza arloaren egoeraren azterketa bat dute jardunaldi hauek abiapuntu. Eta Lertxundi alkatearen arabera, duela lau bat urte egin zen azterketa hori eta «diagnostiko horren gainerako hausnarketa egin eta eztabaida sortzea zen asmoa. Erakunde publikoen aldetik ere garrantzi gehiago eman zaio arlo horri». Aipatutako azterketa hartan, zaintza berrantolatzeko premia zegoela ikusi zen, zaintza-krisi batean gaudela antzeman zuten. Besteak beste, honako ondorioak atera ziren: lanak gutxietsita daudela, eta arlo erabat feminizatua eta merkantilizatua dela. Horregatik, aipatzen da lan baldintzak hobetzeko eta zaintzaren antolaketa eta ardura banaketa aldatzeko bidea hartuz, jardunaldiak antolatu dituzte, gaur eta bihar.

EGITARAUA

HERNANI

GAUR

17:00 Harrera 

17:30 Zaintza lanak. Zertaz ari gara? Naia Torrealdai (Euskal Herriko Bilgune Feminista)

18:30 Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena 2020 lanaren aurkezpena. Emagin elkartearen eskutik. 

19:30 Zertan aurreratu dugu? Maitelan, Auzozaintza eta Tratu Onen Herria

BIHAR

10:00 Mahai-ingurua: Ana De Palau i Rivoira (Radars proiektua). Roser Casanocas( Colec.tiu Punt6). Liz Quintana eta Txefi Roco (Trabajadoras No Domesticas). Maider Azurmendi (Matia Fundazioa).

12:30 Eztabaida. Zer aldatu nahi dugu Hernanin? Zeinen artean egin behar dugu hori? Nola? Galderak erantzungo dira, elkarrekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!