Aldaketak bihartik, Hiribus zerbitzuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 31a, 00:00

Bihartik aurrera, hainbat aldaketa izango dira Hiribusaren zerbitzuan, Udalak jakinarazi duenez. Batetik, aurreneko linean, 15:30etako autobusa 16:00etan izango da, eta autobus geltoki berria jarriko dute, Iturmendiko goiko aldean (Antziola 82 atariaren ondoan). Eta bestetik, bigarren linean, hiru aldaketa egingo dituzte: goizeko 10:00etako autobusa 11:00etan izango da; eguerdiko 12:00etako autobusa, 13:00etara aldatuko dute; eta 11:00etan abiatzen den autobusa Portu auzotik pasako da (Shangai ondotik).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!