Udaberriko kontzertua larunbatean, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 31a, 00:00

Goizetik Txistulari Banda, Maria De Los Llanos Callejas harpajolea eta Susi Elosegi gitarjolea ariko dira, 19:00etan.

Udaberriko kontzertua eskainiko dute larunbatean, Milagrosa kaperan, txistua eta harpa bateratuta. Arratsaldeko 19:00etan hasita, Goizetik Txistulari Banda ariko da, Maria De Los Llanos Callejas harpajolearekin batera; eta Susi Elosegi gitarjoleak ere hartuko du parte kontzertuan.

Guztira, 13 pieza eskainiko dituzte, euskal kulturari dagozkionak batzuk, eta Irlanda, Ingalaterra edota Eskoziakoak besteak: Alkate soinua, St Bride's coracle, Goddesses, Txoria txori, Aurtxoa seaskan, O'Carolan's welcome, Agur Euskal Herriari, Down by the beach, Irish lamentations, Gona gorria, Auretti's dutch skipper, Greensleeves, Ezkongaietan eta Loriak udan.

Murtziarra da Maria De Los Llanos Callejas, baina Hernanin ere bizi izan da, urte batzuetan: «pozik nator, berriz ere, zuenera!». Donostiako Kontserbatorioan aritu da irakasle, eta Iruñeakoan dabil gaur egun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!