Gaur hasiko da mus txapelketa, Santa Barbara elkartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 30a, 00:00

Mus txapelketa antolatu du Santa Barbara elkarteak, eta gaur ekingo diote, lau partidarekin: Manu eta Joxe Leon, Apaolazaren eta Tejedorren kontra; Ramon eta Gabi, Ibon Toledoren eta Iker Zurutuzaren kontra; Eguren eta Lertxundi, Javiren eta Rafaren kontra; eta Dani eta Bittor, Jonen eta Peliren kontra. Bihar jokatuko dira beste lau partida, eta honako bikoteak ariko dira aurrez aurre: Txampi-Mauri eta Mikel-Olazar; Aitor Aiestaran-Ander eta Bitxo-Pablo; Arruti-Pako P. eta Erdozia-Manterola; eta Loinaz-Loinaz II eta Gorrotxa-Kaxero. Hurrengoak datorren astean izango dira, apirilaren 6an eta 7an; eta etenaldia egingo dute gero, apirilaren 27 eta 28ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!