'Hesia urraturik' aurkeztuko du Joxan Goikoetxeak, bihar Donostian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 30a, 00:00

Xabier Leteren omenez osatu du disko-liburua, eta Donostiako Santa Teresa konbentuan aurkeztuko du, arratsaldeko 18:00etan hasita. Doakoa da.

Xabier Lete zenaren oroimenez, Hesia urraturik izeneko disko-liburua osatu du Joxan Goikoetxea musikari hernaniarrak; eta Donostian aurkeztuko du bihar: Santa Teresa konbentuan (Alde Zaharrean, Santa Maria Basilikaren atzean) izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Emanaldian, Joxan Goikoetxearekin batera, parte hartuko dute Beñat Egiarte tenorrak, Klara Mendizabal sopranoak eta Landarbaso abesbatzak.

Sarrera doakoa izango da, baina joateko asmoa dutenei, ja­­kinaraztea eskertuko diete, aforo mugatua kontrolatu ahal izateko. Horretarako, idatzi aztarna@aztarna.com helbide elektronikora, edo deitu 656 785 767 telefonora.

Diskoa ez ezik, DVDa eta 160 orrialdeko liburua ere biltzen ditu Hesia urraturik lanak, eta dagoeneko salgai dago, Elkar argitaletxearen dendetan eta webgunean, 28,95 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!