Eliz musika kontzertua eskainiko du Kantuzek, larunbatean Parrokian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 30a, 00:00

Arratsaldeko 20:00etan eskainiko du emanaldia abesbatzak, San Joan Bataiatzailean, Igor Arroyok zuzenduta eta hainbat musikariren laguntzarekin.

Hitzordu berezia jarri du Kantuz abesbatzak, larunbat honetarako: eliz musika kontzertua eskainiko du, San Joan Bataiatzailea Parrokian, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Igor Arroyok zuzenduko du kontzertua, eta ez dira bakarrik egongo Kantuz abesbatzako kideak, hainbat musikariren eta abeslariren laguntza izango baitute. Horrela, batetik, Lucía Gómez mezzosopranoak eta Nekane Rekondo sopranoak ere abestuko dute, hainbat piezatan. Eta bestetik, zazpi musikarik jarriko diete doinua, abesbatzako kideen ahotsei: Arkaitz Mendozak, organoarekin; Iker Marañonek, Miguel Sansiñenak eta Christophe Sanchezek, tronboiekin; Erlantz Fernándezek eta Intza Martinek, tronpetekin; eta Iker Telleriak, perkusioarekin.

Guztira, 13 pieza eskainiko dituzte, larunbateko kontzertu horretan. Honakoak dira, abestiak eta egileak: O Sacrum Convivium (Luigi Molfino), March (Henry Purcell), Ich ruf zu dir, Herr Jesu Christ (Johan Sebastian Bach), Introito-Kyrie (Wolfgang Amadeus Mozart), Lascia ch'io pianga (George Frederick Handel), Cantique de Jean Racine (Gabriel Fauré), Ave Maria (Vladimir Valilov), Confutatis-Lacrymosa (Wolfgang A. Mozart), Pie Jesu (Maurice Duruflé), Sanctus (Gabriel Fauré), Pie Jesu (Gabriel Fauré), Agnus Dei (Karl Jenkins), eta Libera me (Gabriel Fauré).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!