Esker onen sarea osatzeko, kanpaina martxan bihartik

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 30a, 00:00

Tratu Onen Herria proiektuaren barruan, kanpaina bat jarri du martxan Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak, esker onen sarea osatzeko. Eta horretarako, kalean egongo dira, bihartik larunbatera: bihar azokan, 10:30etatik 13:00etara; etzi Ereñotzuko plazan, 16:30etatik 18:30etara; eta larunbatean Plaza Berrin, 10:30etatik 13:00etara. Honako galdera luzatu dute: «Zein herritarri eman nahiko zenizkioke eskerrak?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!