Asier Arrizabalaga fisioterapeuta, hizlari bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 30a, 00:00

Ariketa fisikoari eta zahartze osasuntsuari buruz, hitzaldia eskainiko du Asier Arrizabalaga Otaegi fisioterapeutak, bihar arratsaldeko 19:00etan, Goiz Eguzkin. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat aurkeztuko du Arrizabalagak. Proiektu horrekin, ebaluatu nahi dute 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ariketa fisikoko programa baten eraginkortasuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!