Hernani, Euskadiko azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 29a, 00:00

Hernani Euskadiko azpitxapeldun izan da jubenil mailan, finalean Sestao txapeldunaren aurka 0-3 galdu eta gero, Hernanin bertan. Hernanik Bera Bera 2ren aurka 2-0 irabazi zuen aurreneko partidua eta finalerdian ere 2-0 lortu zuen garaipena Bera Bera 1en kontra. Hernaniren taldea oso gaztea da eta etorkizun haundikoa. Bigarren urteko jubenil bakarra dago taldean eta beste denak lehenengo mailakoak edo kadeteak dira. Sei kadete daude guztira taldean. Eligio Rodriguez da entrenatzailea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!