Hernaniarrak bigarren, Gipuzkoako mus txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 28a, 00:00

Bigarren gelditu ziren hernaniarrak. Argazkia: Mus txapelketa.

Final nazionala apirilaren 9an jokatuko da Baigorrin, Nafarroa Beherean.

Seguran jokatu zen larunbatean, Gipuzkoako mus txapelketa, eta txapela Orioko bikote batek jantzi zuen. Hala ere, txapeldunordeak izan dira Hernaniko Joxemi Aierbe eta Garikoitz Pascual. Hirugarren saria Goierriko bikotearentzat izan da. 

Luze joan zen txapelketaren finala, izan ere, arratsaldeko 15:30etan hasi ziren partidak Segurako Baratze pilotalekuan, eta gaueko 21:30ak aldera amaitu. Gipuzkoa osoko 91 bikote aritu dira lehian. Final nazionala apirilaren 9an jokatuko da Baigorrin, Nafarroa Beherean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!