Ukrainarrentzat elikagaien bilketa solidarioa jarriko dute martxan, Aratz ikastetxeko ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 28a, 00:00

Bihar emango zaio hasiera elikagai bilketari. Aratz ikastetxeko sarreran eta Atsegindegiko Eroskin egongo da elikagaiak uzteko aukera.

Aratz ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek egin dute proiektua, eta proiektuaren nondik norakoei buruzko albistea ere idatzi dute, Kronikan ager dadin. 

«Zu bazaude, denok gaude»

Aratz ikastetxeko LH 4.mailakoak proiektu bat egiten ari gara, APS bat. Proiektua beharra duten pertsonentzat elikagaien bilketa solidarioa egitean datza. Gauzak horrela, Ukrainakoen egoera ikusita, bildutako elikagaiak beraientzat izatea erabaki dugu. Bilketa Aratz ikastetxeko sarreran eta Hernaniko Eroskin (Atsegindegin) egingo dugu.

Bilketak datak: martxoaren 29tik apirilaren 7 arte. Ekarri beharreko elikagaiak: dilistak, babarrunak, txitxirioak, arroza, pasta, gailetak eta Cola- Caoa.

Animatu parte hartzera!

Zu bazaude, denok gaude.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!