Egun berezia izan zen atzokoa, Zikuñagako auzotarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 27a, 00:00

Herritar ugari bertaratu ziren atzoko inauguraziora, eta ermitako ingurua bete zuten.

Benetan berezi zein hunkigarria izan zen atzoko eguna, Zikuñagako auzotarrentzat. Atzo Zikuñagako Ama ermita inauguratu zuten, 35 urteren ondoren berreraiki dutena. Eguraldi ederrarekin, prozesioan eraman zuten  Zikuñagako Ama Birjinaren irudia ermitara, eta eskaintza ugari egin zizkioten Zikuñagako Amari, besteak beste, loreak, kantuak... Egun eguzkitsuarekin batera, amaiera paregabea eman zioten inaugurazioari erromeri baten bueltan, trikitilarien doinuak lagun izanik. 

Erlazionatuak

Gaur inauguratu dute Zikuñagako Ama ermita

Kronika - Erredakzioa 2022 mar 26 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!