Oier Aranburuk, Itsaso Aizpuruk eta Uraitz Berrotaranek jaso dute 400 euroko saria

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 27a, 00:00

Saria jaso zuten hernaniarrak, autoeskoletako ordezkariak eta Udal ordezkariak.

Hiru saridunek Lagunak eta Otamendi autoeskolan atera dute gida-baimena.

Joan den urtean atal teorikoa euskeraz atera dutenen artean zozketa egin zen otsailaren 21ean, Andoainen, eta esan daiteke gida-baimena euskeraz ateratzeak dagoeneko baduela saria. Izan ere, Oier Aranburuk, Itsaso Aizpuruk eta Uraitz Berrotaranek, 400 euroko saria jaso dute. Hiru saridunek, Lagunak eta Otamendi autoeskolan atera dute gida-baimena.   

2021ean, Otamendiko autoeskolan, 31 hernaniarrek lortu zuten gida-baimena euskeraz ateratzea; Hernani autoeskolan, 9 herritarrek;  eta Lagunak autoeskolan, 2 hernaniarrek. Beraz, 2021garren urtean, 42 hernaniarrek lortu dute gida-baimenaren atal teorikoa euskeraz ateratzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!