Olaeta eta Balantxako pasabidea itxiko da bi astez geltokiko lanen ondorioz

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 00:00

Renfek Udalari jakinarazi dionez, tren geltoki berriaren obraren hartune elektriko berria egiteko, trenbidearen azpiko pasabidea itxiko dute ibilgailuentzat (Olaeta-Balantxa lotzen dituena). Lan horiek egiteko trenbidearen azpiko pasabidea itxi egingo da ibilgailuentzat astelehenetik, apirilaren 11ra arte. Horregatik, Balantxa kalera sartu nahi dutenek Zinkoenea plazatik egin beharko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!