Sahararen determinazioaren aldeko mozioak aurkeztu ditu Podemos IUk

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 00:00

Ekimenak Pedro Sanchezen aldebakarreko jarduera gaitzesten du, eta Saharako gatazkari konponbidea emateko eskatzen dio Gobernuari.

Elkarrekin Podemos IUk mozioak erregistratuko ditu euskal udaletan, «NBEren Segurtasun Kontseiluak Mendebaldeko Saharako gatazkan konponbide politiko bidezko, iraunkor eta onargarri bat lortzeko hartutako ebazpenaren alde agertzeko, hain zuzen Saharako herriaren determinazio askea aurreikusten duena». 

Ekimenaren helburua da euskal udalerriek Gobernuari erabateko neutraltasuna eskatzea gatazka honetan, nazioarteko legedia errespetatuz. Hori dela eta, mozioak Pedro Sánchez presidenteak emandako «aldebakarreko adierazpenak gaitzesten ditu, eta saharar herriari emandako babesa helarazten du, hainbat hamarkadatan erakutsitako elkartasunaren, laguntza humanitarioaren eta hango haurrei egindako harreraren ondoren». 

 

«Mendebaldeko saharar herriari, Espainiako gizarteari eta koalizio gobernuari traizioa egiten zaie» 

Gobernuaren jarrerak, zioen azalpenean adierazten denez, «Marokok Sahararentzat bilatzen duen jarrera indartzen du, eta Espainiako Gobernuak eta Espainiako herriak gatazka honen neutraltasunari buruz duten adostasuna ez da islatzen; gainera, saharar herriari berari, Espainiako gizarteari eta koalizio gobernuari traizioa egiten zaie».

Ildo horretan, «ohartarazten da Espainiak Sahararekin duen jarreraren aldaketa Marokoko Erregearen xantaia argi baten ondorio baino ezin dela izan, nazioarteko zuzenbidea urratzen duela eta lurralde horri eragiten dion ezegonkortasun giroa areagotzen duela». Hori dela eta, Elkarrekin Podemos IUk mozioan eskatu du euskal udalerriak NBEren ebazpenen multzoaren alde ager daitezela.

 

«Mendebaldeko Saharako hamarkadetako gatazkei irtenbidea ematea dute helburu, NBEren ebazpenek»

Ebazpen horiek Mendebaldeko Saharako hamarkadetako gatazkei irtenbidea ematea dute helburu, saharar herriaren autodeterminazioari buruzko erreferendum baten bidez. Edozein konponbidek – azpimarratzen da – NBEren 2021eko urriaren 29ko ebazpena bete behar du, inplikatutako alde guztiek politika bidezkoa, iraunkorra eta onargarria lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!