Asteburua iritsi eta, askotan, planik ez dugu izaten larunbaterako edo iganderako. Nolanahi ere, Urumea bailaran, hilero-hilero, kultur eskaintza zabala aurkezten dute bertako Udalek eta elkarteek. Zehatzak izateko, Hernanin, hilabete hasieran argitaratzen dute plangintza kultura.hernani.eus webgunean. Denetarik izaten da: antzerkiak, musika eta dantza emanaldiak, literatur solasaldiak, erakusketak, eta abar. Etxeko txikientzat, gazteentzat zein helduentzat prestatzen dute kultur agenda, eta makina bat egiteko izaten dira astero.
Hori ez ezik, aukeratutako ekintzarekin batera, eguneko plana borobiltze aldera, herriko tabernetan eta jatetxeetan menu goxoak dastatzeko aukera izaten da. Eta, Aste Santua ate joka dugun honetan, atsedenerako tartea hartu eta egun osoko planak egiteko aukera izan daiteke bi planak uztartzea.
Hain zuzen, plana izan daiteke zinera edo antzerkira joatea eta, gero, lagunekin, senitartekoekin edota bikotekidearekin herriko jatetxeren batean afaltzea. Zumardin, esaterako, aurreratu dute beraien espezialitatea dela parrillan egindako arraia eta haragia. Hori bai, jatetxeko izarra da arroza bogabantearekin. Horixe bera ziurtatzen dute bezeroek, gehien eskatzen duten platera da-eta.
Aralar tabernan ere aukera zabala aurki daiteke. Bertako pintxoak oraindik dastatu ez dituenak, aukera bikaina du kroketa tradizionalekin zein berritzaileekin ahosabaia goxatzeko, edota barrako eskaintza goxoekin tripa betetzeko. Gainera, mimo haundiz prestatzen dituzte guztiak, eta horrexegatik dira ezagunak herrian.
Kultura eta gastronomia
Bi aste besterik ez dira falta Aste Santuko oporretarako. Batzuek, ikasleek bereziki, bi aste oso izango dituzte atsedenerako; beste batzuek, berriz, soilik egun gorrietan izango dituzte jaiegunak. Horiek zertxobait gehiago itxaron beharko diete atsedena hartzeko egunei. Baina, dena delakoarekin, guztiek dute aukera, herritik mugitu gabe, plan bereziak egiteko.
Zinea gustuko duten horiek, astebururo dituzte pelikulen proiekzioak Biterin. Gainera, hilabetean bitan, gutxienez, antzerkia izaten da kultur etxean. Adin tarte guztietako herritarrentzat prestatzen dituzte saioak, eta mota guztietako antzezlanak aurkezten dituzte. Apirilaren 9an, adibidez, Tempus antzezlana oholtzaratuko du El Que Ma Queda De Teatre konpainiak, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, Biteriko leihatilan edo, online, kultura.hernani.eus web orrian.
Gauzak horrela, prestatu agendak eta, asteburu honetan, datozenetan eta Aste Santuko oporretan, gozatu herriko kulturaz eta gastronomiaz!
KULTUR EKINTZAK Zinea, antzerkia, erakusketak, musika eta dantza ikuskizunak... Sarrerak, gonbidapenak eta informazioa: |
Zumardi jatetxeaHaragia eta arraina parrillan egitea da Zumardikoen bereizgarri nagusia. Jatetxeak, gainera, garrantzia berezia ematen dio kalitatezko produktu freskoa erabiltzeari. Bezeroek gehien eskatzen dituzten plateren artean, arroza bogabantearekin da jatetxearen izarra. Eguneko menua asteartetik ostiralera ematen dute 19 euroan, edaria eta postrea barne. Horrez gain, karta eta taldeentzako menu bereziak ere badituzte. Sukaldaritza tradizionala eta garaian garaikoa sustatzen dute plater guztietan. Era berean, txotx denboraldia dela eta, sagardotegi menua ere aurkezten dute. 35-40 euro inguruko menua da; Goyako txuleta eta urteko sagardoa dute, kupela batean. Oraingoz, astean zehar ez da afaririk ematen, baina maiatzetik aurrera, egunero afariak ematera bueltatuko dira. Jatetxeak terraza du, kanpoaldean jan ahal izateko. Erreserba egin nahi izanez gero, telefonoz, WhatsAppez edo zumardijatetxea.com webgunearen bidez egin daiteke. ORDUTEGIA Igande, astearte eta asteazkenetan 12:00 - 17:00 Asteburuak (ostegunetik larunbatera) 12:00 - 00:00 |
Aralar tabernaAralar taberna kroketengatik eta pintxoengatik da ezaguna herrian. Horiek guztiak etxean eginak dira eta kroketak, gainera, hainbat motatakoak egiten dituzte (Idiazabal gazta, urdaiazpikoa, onddoak, espinaka...). Frito eta pintxoetan espezialistak izateaz gain, bokatak, razioak, hanburgesak eta plater konbinatu mordoa ere eskaintzen dituzte, bazkaltzeko eta afaltzeko. Garrantzia haundia ematen diote 0 kilometro filosofiari eta etxean egindako produktuak haien kontsumitzaileei eskaintzeari. Hori dela eta, sukaldean erabiltzen dituzten lehengaiak 0 kilometrokoak izaten dira: arrautzak, haragia, eta abar. Esaterako, esnea Igeldoko baserri batetik ekartzen dute, eta postre moduan aurkezten duten irasagarra, haien etxean egindakoa da. Horrez gain, garaiko produktuak ere erabiltzen dituzte elaboraziorako (barazki freskoak, denboraldiko lehengaiak, eta abar). Bezeroa etxeko goxotasunean sentitzea nahi dute, etxean egindako platerak eta razioak eskainita. ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera 10:00 - 01:00 Asteburuak 11:00 - 02:30 |