Euskadiko Txapelketa jokoan gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 00:00

Mutil jubenilen bost talde ariko dira, Hernani tartean, egun osoan zehar kiroldegian, 10:00etan hasita.

Hernanin jokatuko da mutil jubenilen Euskadiko Txapelketa, gaur bertan. Kiroldegian izango da, goizeko 10:00etan hasita, egun osoan zehar. Bost talde ariko dira lehian: Hernani, Sestao, Jatorkide eta Bera Berako bi talde.

Final laurdenetan ekingo diote, eta bi partidu izango dira, 10:00etan hasita: Bera Bera 1, Jatorkideren kontra; eta Hernani, Bera Bera 2ren kontra. Bi irabazleak zuzenean sailkatuko dira semifinaletara; eta bi galtzaileek, bigarren aukera bat izango dute: elkarren kontra jokatuko dute, 11:30etan, semifinaletako azkeneko txartela lortzeko.

Hain justu, semifinaletan ekingo dio lehiari Sestaok, laukotea osatzeko. Eguerdiko 13:30etan izango dira bi semifinalak. Eta Euskadiko Txapelketako azkeneko bi partiduak, arratsaldean jokatuko dira, 16:30etan hasita: txapeldun izateko lehia, eta hirugarren postua lortzekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!