'Un pequeño contratiempo' eta 'Ron da error' pelikulak asteburuan Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 24a, 00:00

Helduentzat eta txikientzat pelikulak proiektatuko dituzte asteburuan Biteri kultur etxean. Bihar, gaueko 22:30etan, Un pequeño contratiempo filma ikusteko aukera izango dute helduek. Etzi, eta igandean ere jarriko dute, arratsaldeko 19:30etan. Txikientzat, berriz, Ron da error pelikulak hartuko du Biteriko pantaila, etzi eta igandean, arratsaldeko 16:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!