Igandean, Osinalde Sariko konporaketak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 24a, 00:00

Hiru kanporaketa jokatu eta gero, sei bertsolarirekin osatuko da finala apirilaren 23an Gabirian. 

Osinalde gazte sariketak 50garren edizioari ekingo dio igande honetan, Ordizian. Argi Berri Saria, Aztiri Bat Saria eta Osinberde saria izango dira igande honetan, apirilaren 2an, eta 9an, hurrenez hurren. Bertan 18 bertsolari gaztek hartuko dute parte eta kanporaketa bakoitzeko lehen biek lortuko dute finalerako txartela. 

Argi Berri sariari dagokionez, igande honetan izango da, Ordiziako Herri antzokian. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera saioari, eta bertsotan izango dira Haizea Arana, Oihana Arana, Maide Garmendia, Ane Zuazubiskar, Andoni Mujika urnietarra eta Iker Ormazabal hernaniarra. 

Aztiri Bat Saria, Legazpin jokatuko da, apirilaren 2an. Latxartegi aretoan izango da saioa, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eta Osinberde Saria, berriz, apirilaren 9an jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan, Zaldibiko Herri antzokian. Lehenengo bi sailkatuek finalerako txartela lortuko dute.

 

Finala, apirilaren 23an, Gabirian 

Hiru kanporaketetako sei bertsolariekin osatuko da finala, eta, apirilaren 23an jokatuko da, Gabiriako Osinalde Elkartean. Horrez gain, 50garren urteurrena dela eta, Hitzetik Hortzera saioak, programa berezia eskainiko dio Osinalde Sariketari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!