Ardo dastaketa bihar, Xalapartan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 23a, 00:00

Hernaniko AEK-k Korrika Kulturalaren baitan, ardo dastaketa saioa antolatu du, biharko. Arratsaldeko 19:00etan, Biba ardoak-ekoek ardoaren gaineko azalpenak emango dituzte eta haien hainbat ardo dastatzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Hitzordua Xalaparta elkartean izango da, eta saioan parte hartu nahi izanez gero, aldez aurretik izena eman behar da, eta 10 euro ordaindu. Izena emateko bi bide daude: korrikahernani@gmail.com helbidera idatzita, edo 607 592 864 telefonora deituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!