Gaur, bihar eta etzi, bide mozketa Akarregiko atzeko aldean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 23a, 00:00

Akarregi atzean, errepide mozketa egingo da, gaur, bihar eta etzi. Mozketa hau egun osorako izango da. Udalak aditzera eman du, Juper lantegirako sarrera eta autobiaren ezker aldean dagoen herri biderako bidea irekita mantenduko dela. Autobiaren ondoan doan bidetik ezin izango da Akarregi poligonora sartu, eta irteteko ere ezin da bide hau erabili: «gainerako bideetan ez du eraginik, soilik atzeko aldeko bidean». Bide mozketa adierazten duen mapa Kronika.eusen dago ikusgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!