Grabitazio tailerra larunbatean, helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 23a, 00:00

Chillida Lekun izango da, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara. Sarrerak salgai: 'museochillidaleku.com'. 

Martxoko agendaren barruan, tailer berezia antolatu du Chillida Lekuk hilabete honetarako. Zehazki, grabitazio tailerra izango da, eta helduentzako bideratu dute. Sarrerak salgai daude www.museochillidaleku.com webgunean. Museoko abonatuek 16 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek, berriz, 20 euro. 

 

Eduardo Chillida, erdigunean

Saioa gidatuko du Carmiña Dovale arkitektoak, irakasleak eta Eduardo Chillidaren lanetan adituak. «Grabitazioen unibertsoan sartuko gara», aurreratu dute. Hain zuzen, Grabitazioak Chillidak 1980ko hamarkadan paperean egindako lan sorta da, eta horren bueltan arituko dira. «Ez dira marrazkiak edo collageak, paper gaineko erliebeak baizik», nabarmendu dute antolatzaileek tailerraren atarian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!