Tituluetarako laguntza, martxoaren 24an

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 22a, 00:00

HABEren lehengo deialdiko B1, B2 edo C1 mailara aurkezteko asmotan daudenentzat aukera paregabea eskainiko du Udal Euskaltegiak. Izan ere, martxoaren 24an, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta 18:30etatik 20:30etara,  Udal Euskaltegira (Karobieta auzoa 63) bertaratuz, hainbat aholku emango dituzte B1, B2 edo C1 maila lortzeko: «doakoa da, beraz, animatu zaitez, bertan izango gaituzu eta!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!