Laugarren garaipena jarraian, promesek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 22a, 00:00

Eskura dute Gipuzkoako batel ligaxka eta neska nagusiak lehenengo postutik hiru puntura jarri dira.

Gipuzkoako Batel Ligako bi estropada ziren jokatzekoak asteburuan, baina bakarra lehiatu zuten azkenean, Donibane Lohitzunekoa. Oraingo honetan ere, hernaniar arraunlariek lan bikaina burutu zuten. Igandean Getarin jokatzekoa zen jardunaldia bertan behera geratu zen, haize bolada gogorrak zeudelako aurreikusita.

Promesa mailako neskek, laugarren aldiz jarraian, irabazi zuten eta lidertza sendotu dute batel ligaxkan. Hamar segunduko aldearekin gainditu zuten Tolosaldea, bigarren sailkatua. Sailkapen nagusian 15 puntuko aldearekin eskura dute ikurriña. Neska nagusiek ere garaipena lortu zuten eta Hibaika hiru puntura dute sailkapenean. Oraindik ere liga eskuratu dezakete. Promesa mutilak eta neska jubenilak hirugarren postuan finkatu dira sailkapenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!