Bihar hasi eta ostegunera arte, hiru obra

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 21a, 00:00

Urtero bezala, berriz ere Hernanin da Antzerki zikloa. Oraingoan, hiru obra ikusteko aukera izango da bihar, etzi eta ostegunean: Eresia, Calma! eta Kopaz Kopa. Obrek askotariko gaiak landuko dituzte heriotzatik eta eguneroko presetatik hasita, komediara arte. Eresia eta Kopaz kopa obrak euskaraz izango dira, berriz Calma!, gaztelaniaz. 19:30etan hasiko dira obrak, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!