'Pitu'ri laguntzeko, elkartasun jaialdia

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 20a, 00:00

Martxoaren 26an, Pituri laguntzeko Elkartasun Pelota Jaialdia antolatu da. Ateak lauretan irekiko dira eta Hernaniko frontoi barruan barra egongo da. 17:30etan ekingo zaie partiduei. Hasteko, emakumeen partiduarekin girotuko da jaialdia. Irazustabarrenak eta Arrietak, indarrak neurtuko dituzte Galdos eta Huiziren aurka, paleta larruz. Eta ondoren, gizonezkoen txanda izango da, eskuz: aurrez aurre izango dira Bengoetxea VIa eta Goñi II profesional ohiak, eta Ojuel eta Lizeaga hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!