Bilbora bidaiatuko dute hilaren 30ean adinekoek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 20a, 00:00

Goiz Eguzkik pandemia hasi zenetik lehenengo bidaia antolatu du eta 23ra arte eman daiteke izena bulegoan.

Hasi dira txangoak Goiz Eguzkin. Hasieran gertuko hiri eta herriak bisitatuko dira. Honela, martxoaren 30ean, asteazkenean, Bilbora joango dira adinekoak eta gida profesional batek Bilbo osoa erakutsiko die. Bista panoramikoa, katedrala kanpotik, Bilbo Zaharra... ikusiko dituzte eta bertan bazkaria egingo dute. Getxo eta Portugaleteko zubia ere (tiketa barne) bisitatuko ditutze. Izenemateak hasi dira eta asteazkenera arte, 23ra arte, apuntatzeko aukera izango da, bulegoan, arratsaldero.

 

53 plaza daude eta gehiagok ematen badute izena zozketa egingo da ostegunean

53 plaza izango dira baino izena eman dutenak plazak baino gehiago badira zozketa izango da, ostegunean, 10:00etan. Gerta daiteke bigarren autobusa osatzea, orduan bigarren autobus hori martxoaren 31ean joango da, programa berdinarekin.

Bi autobus betetzen ez badira eta zozketa egiten bada, plazarik gabe geratzen direnek, beste hurrengo txangoan lehentasuna izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!