3.301 tupper osatu dituzte, eta 1.121.761 kilogramo janari ontziratu

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 19a, 00:00
Aratz Ikastolako zenbait ikasle tupperak hozkailura sartzen.

Arrakasta izan du Zero Zabor Hozkailua proiektuak, eta Udalak balorazio «oso positiboa» egin du. 

Iazko maiatzean jarri zuen martxan Hernaniko Udalak Zero Zabor Hozkailua. Proba pilotua Aratz ikastetxearekin abiatu zen, eta handik gutxira batu zen ekimenera Langile Ikastola. Probaren arrakasta ikusita, ikasturte honetan ere horrekin jarraitzea erabaki zuten bi ikastetxeek. Eta emaitza, azaldu dutenez, «ezin hobea» izan da. Izan ere, hondakin organiko gutxiago sortzea eta janaria ez xahutzea da proiektu honen helburu nagusia, eta jomuga lortzen ari direla ziurtatu dute.

Urriaren 4tik otsailaren 28ra bitartean, 3.301 tupper

Aratzeko eta Langileko jangeletatik urriaren 4tik otsailaren 28ra bitartean sobratu den janariarekin 3.301 tupper osatu dituzte eta herritarren eskura jarri dituzte Txantxillan kokatutako hozkailuetan. Guztira, zehazki, 1.121.762 kilogramo janari ontziratu dituzte. Emandako datuei erreparatuta, Aratz Ikastolak 558.934 Kg eta Langile Ikastolak, berriz, 562.828 Kg.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!