Jaialdia gaur, Kontseilu Sozialistak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 19a, 00:00

Kontseilu Sozialistak jaialdia antolatu du gaurko. Kontzertuak izango dira Kontrakantxan, 22:00etan hasita. Kristonak, Eskean Kristo taldea zenaren proiektu berriak, eta Kinada talde lasartearrak girotuko dute gaua. Bertaratzeko, beharrezkoa da aurretik sarrerak erostea. Salgai daude, 5 euroan, Goiz Argin eta Ilargi (Lasarte-Oria) tabernetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!