Zarata haundiaren eraginpean egotea

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 19a, 00:00

Soinuaren intentsitatea soinu-presioko dezibeliotan neurtzen da (db SPL). Ideia bat egiteko, xuxurla bat ez da iristen 30 db SPLra, eta petardo baten leherketa 150 db SPLra iritsi daiteke. Soinu bat kaltegarria da 85 db SPL baino haundiagoa denean (adibidez, trafiko haundia dagoenean).
Denborarekin, soinu-maila horiekiko esposizioak entzumena galtzea eta tinitusa eragin dezake (txistua edo burrunba etengabea belarrietan).

Zarata biziekiko esposizioa oro kaltegarria izan daiteke, su artifizialen zarata bezala. Makinen zarata etengabeak kalteak eragin ditzake epe luzera. 

Hauek nabarituko ditugu zarata haundiegia bada: Ezin ditu entzun hitz egiten dioten pertsonak, nahiz eta bere ondoan egon. Leku zaratatsu batetik irtetean, belarriek min ematen diote. Zarataren eraginpean jartzen den bitartean edo berehala, txistu edo burrunba entzuten du. Zarataren eraginpean egon ondoren, beste pertsona batzuekin hitz egiten entzun dezake, baina ez du ulertzen zer esaten duten.

Zarataz inguratuta bazaude, adibidez, eraikuntzan, lantegian, ikastetxean edo dentista baten kontsultan lan egiten duzulako, arriskua murriztu daiteke tapoiak edo entzumena babesteko beste bitarteko batzuk erabiliz.

 

 

 

AUDITEK

ELKANO KALEA, 35  - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!