Hernaniko bi bikotek semifinala eskuz, Udaberri Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 18a, 11:40

Jubenil mailako semifinalak jokatuko dituzte: Unax Manterolak eta Unai Etxarrik gaur, Hernanin; eta Julen Deskargak eta Oier Alegriak bihar, Aretxabaletan.

Udaberri Txapelketan jokatuko dituzte aste honetako partidu garrantzitsuenak, esku pelotari hernaniarrak. Izan ere, torneoaren semifinaletan dira, jubenil mailako bi bikote.

Gaur bertan, Unax Manterolak eta Unai Etxarrik jokatuko dute, Zazpi Iturriko Gorostidiren eta Plazaolaren kontra. Hernanin ariko dira, iluntzeko 20:00etan hasita; eta partidu berdindua espero da.

Bihar, berriz, Julen Deskargak eta Oier Alegriak dauka hitzordua, Aretxabaletan. Goizeko 11:30etan jokatuko dute semifinala, eta Aretxabaletako Barandiaran eta Lazpiur izango dituzte aurrean. Sailkapen fasean ere aritu ziren elkarren kontra, eta orduan, aretxabaletarrak nagusitu ziren. Errebantxa bilatuko dute hernaniarrek biharkoan, finalera sailkatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!