Bisita berezia jaso zuen Kronikak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 18a, 00:00
Aratz Ikastolako LHko laugarren mailako ikasleak eta irakasleak, Kronikan.

Aratz Ikastolako laugarren mailako ikasleen bisita jaso zuen Kronikak, joan den ostegunean. Egunkariko egunerokotasuna zein den ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek, eta horrez gain, bertako langileekin hitz egin eta tokiko komunikabideen bueltan aritu ziren Aratzekoak. Besteak beste, informazioa nola eta nondik jasotzen den, eta guztia nola antolatzen den ikusi zuten ikasleek zein irakasleek. 

Betiko moduan, plazera izan zen lantaldearentzat bailarako ikasleak bulegoan izatea! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!