CDHko Aste Santuko kanpusean izena emateko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 18a, 00:00

Bi txanda antolatu dituzte: lehena, apirilaren 11tik 15era; bigarrena, apirilaren 18tik 22ra. Izenematea: 619 310 453 telefono zenbakian.

Aste Santurako eskaintza berezia prestatu du C.D. Hernaniko futbol sailak. Hain zuzen, I. C.D.H. Kanpusa izango da datorren hilabetean, bi txandatan: lehenengoa, apirilaren 11tik 15era bitartekoa eta, bigarrena, berriz, apirilaren 18tik 22ra bitartekoa. Nahi dutenek, bi txandetan parte hartu dezaketela aurreratu dute. Zehazki, deialdia luzatu diete 2010 eta 2013 urteen artean jaiotakoei. Hau da, inskripzioa egin dezakete 8, 9, 10 eta 11 urteko umeek.

Interesa dutenek, zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, 619 310 453 telefono zenbakira deitu edo idaztearekin nahikoa dela aurreratu dute antolatzaileek. Matrikula 99 euro dira klubekoentzat eta 109, aldiz, gainerakoentzat.

 

Aukera zabala izango da

Kanpusa futbol sailak antolatu badu ere, futbolaz gain, beste hainbat kirol probatzeko aukera ere izango dute izena ematen dutenek. Besteak beste, piraguismoa, arku tiroa eta beste makina bat egiteko ere izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!