Ahozkotasunaren gala nagusia izango da gaur arratsaldean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 18a, 00:00

Nicolas Buenaventura kontalari kolonbiarra.

18:00etan hasita, hainbat lurraldetako kontalariak izango dira. Gonbidapenak eskuratu behar dira. 

Ahoz-Aho Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia bere ekuatorean da dagoeneko, eta gaur, hain zuzen, gala nagusia ospatuko da Biterin. Hainbat lurraldetako kontalariek parte hartuko dute jaialdian, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik gonbidapena eskuratzea Biteriko leihatilan edo, online, kultura.hernani.eus webgunean. 

 

Bost kontalari, biharko saioan

Muga guztiak gainditu eta Azerbaijango, Kolonbiako eta Euskal Herriko kontalariak izango dira galako protagonistak. Honako hauexek izango dira kontalariak: Iñaki Carretero, Tarana Karim, Maider Alcelay, Nicolas Buenaventura eta May Gorostiaga. 

Jaialdiak hilaren 2an ekin zion bideari, Itziar Rekalde kontalariarekin, liburutegian. Hurrengo saioa, berriz, joan den astean izan zen, asteazkenean, Lamatrioska konpainia txiletarraren eskutik. Hitzordu berezia izan zen azken hori, Zikuñagako libgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!