Euskal sukaldaritza ikastaroa martxan, eta gaur hasi da izenematea

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 17a, 00:00

Hernaniko Udalak 2021-2022ko azken ikastaro eskaintza jarri du martxan, euskal sukaldaritza ikastaroa. Kasu honetan, ikastaro laburra da eta apirilaren 4tik ekainaren 13ra arte iraungo du. Astelehenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara, eta Kulturarteko Plaza Feministan eskainiko da. Izenematea gaur irekiko da eta martxoaren 24ra arte iraungo du epeak. Prezioa 62,97 eurokoa da hernaniarrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!