Amatasunari buruz hausnartu zen Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 17a, 00:00

Dozena bat pertsona elkartu ziren 'Atsolorra' tailerrean.

Atsolorra, amatasunari buruzko tailerra, pasa den martxoaren 4an egin zen Kulturarteko Plaza Feministan. Bertan, amatasunari buruz hausnartu zen, Atsolorraren izenburupean. Dozena bat pertsona bertaratu ziren, eta martxoaren 8ko ekitaldien barruan kokatu zen tailerra. Bizipenak plazaratu ziren eta ama izateak gaur egun zer ekartzen duen ere azaldu zen. Jendartean, amatasunaen gainean dauden estereotipoek zer eragiten dutenari buruz hitz egin zen, eta baita amatasunak duen garrantziaz ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!