Pandemiak eragindako kalteak arintzeko 714.427 euro bideratuko ditu Gobernuak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 17a, 00:00

Ricardo Cresporen esanetan, «Espainiako Gobernutik datozen funts horiek oso beharrezkoak dira Hernaniko Udalarentzat».

Ricardo Crespo Hernaniko Udaleko bozeramaile sozialistak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak 2.540.046,24 euro banatuko ditu Buruntzaldea eskualdeko udalerrien artean, lehentasunez pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen laguntzeko.

Ohar batean azaldu duenez, Buruntzaldeak Estatuaren bi ekarpen jasoko ditu. Alde batetik, Estatutik jasotako Covid-19 funtsak, zehazki, eskualdeak 2.467.303,38 euro jasoko
ditu, eta horietatik 691.420,93 euro Hernanira bideratuko dira. Beste alde batetik, EIPren konturako ekarpenek (Estatuaren tributuetan parte hartzea) udalerrien beharrei aurre egiteko eta herritarren bizitza hobetzen laguntzeko balioko dute. Kontzeptu horregatik, Hernanik 23.006,13 euro jasoko ditu.

Cresporen ustez, «ohiz kanpoko egoera bat bizitzen ari gara. Covid-aren pandemiaren ondoren, nazioarteko egoerak familiei, enpresei eta erakundeei eragin die, eta
Espainiako Gobernutik datozen funts horiek oso beharrezkoak dira bai eskualderako, bai Hernaniko Udalerako; izan ere, herritarrengandik gertuen dagoen erakundea da. Hain zuzen, herritarrek parte hartzen duten lehen atea da, ongizateko oinarrizko zerbitzuak ematen ditugu, eta, horregatik, laguntza ekonomiko hobeak emango ditugu, hernaniarren bizi kalitatea hobetuz».

 

«Zerbitzu publiko batzuk hobetu daitezke»

Horregatik, Hernaniko Alderdi Sozialistak aparteko diru-sarrera horiek ahalik eta hobekien erabiltzearen alde egin du, eta «Hernaniko herritarrentzako laguntzen eta zerga-politikaren bidez gizarte-zerbitzuak finkatzeaz gain, zerbitzu publiko batzuk hobetzeko ere erabili beharko genituzke. Hala nola, bide-garbiketarako eta udaltzainen zerbitzua indartzeko, azken asteotan txotxa itzuli da eta eragozpenak sortzen ari da. Edo, ahaztutako proiektuei heltzeko; esaterako, Osinagako zubiari, Urumea ikastolaren eraikinaren eraisketari, eremu hori urbanizatzeko edo Mañe-Flaquerreko urbanizazioari».

Zentzu horretan, Hernaniko PSE-EE ziur dago erakundeen arteko elkartasun-ariketa hori inoiz baino beharrezkoagoa dela, eta eskerrak eman dizkio Espainiako Gobernuari «hain beharrezkoak diren baliabideengatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!