EHko Mus Txapelketako kanporaketak, bihar La Bodegan eta Aralarren

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 16a, 00:00

Martxan da Euskal Herriko XIIIgarren Mus Txapelketa, eta Hernaniko kanporaketa ari da jokatzen, herriko taberna ezberdinetan. Bihar, 22:00etan Aralar eta La Bodega tabernetako kanporaketak jokatuko dira. Taberna bakoitzeko bikote irabazleak, Gipuzkoako kanporaketarako sailkatuko dira. Pasa den astean, Garin, Ekos eta Zintzarriko kanporaketak jokatu ziren Hernanin. Bihar beste bi bikote sailkatuko dira, beraz, Gipuzkoako kanporaketara; eta horretan, aukera izango dute Euskal Herrikora sailkatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!