Hernaniko gimnastak final guztietara sailkatu ziren, Bergarako fasean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 16a, 00:00

Hurrengo txapelketa Gipuzkoakoa izango dute, eta prestakuntza bide onetik daramakite, ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko bidean.

Pasa den larunbatean, gimnasia erritmikoko amateur mailako bigarren fasea jokatu zen Bergaran, eta lehenengo fasetik hobekuntza nabaritu da Hernaniko taldeen eta gimnasten emaitzetan. Taldeka, kadete B taldeak bigarren postuan amaitu zuen. Aipagarria da Ainara Ruedak lan orokorrean lortutako hirugarren postua ere, senior A mailan. Zintan bosgarren amaitu zuen. June Clementek lehenengo postua lortu zuen sailkapen orokorrean, senior B mailan, eta laugarren postua zintan. Eta Nerea Etxarri, maila berean, laugarren sailkatu zen orokorrean, eta bosgarren zintan. 

Jubeniletan, bestalde, June Rue­dak hamabigarren postua lortu zuen mazetan, 23 partaideren artean. Eta kadeteetan, Elene Rodriguez seigarren sailkatu zen mazetan, eta Jone Aguilar zazpigarren.

Hernaniko Gimastika Kirol Klubetik, mezua helarazi diete: «gure neskak zoriondu nahi ditugu aurreko larunbatean erakutsitako jarreragatik. Lehenengo fasean baino indar haundiagoarekin atera ziren tapizera. Bestalde, gure gimnasta ia guztiek finalerako pasea lortu zuten».

Hurrengo txapelketa, dago­eneko, Gipuzkoako finala da; eta beraz, hilabete daukate aurretik, akats txikienak zuzendu eta txapelketara gogotsu iristeko. Gipuzkoako Txapelketa da oraingoz helburu nagusia. Gimnasia erritmikoak neska-mutil asko mugitzen du Hernanin, eta zabalkunde haundia du. Kiroldegian jokatzen diren erakustaldi eta txapelketetan, jende asko elkartzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!