Jaialdia antolatu da larunbaterako, gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 16a, 00:00

Larunbaterako, martxoaren 19rako, Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak jaialdi bat antolatu du Kontrakantxa gaztetxean, gaueko 22:00etatik aurrera. Kristonak, Eskean Kristo taldea zenaren proiektu berriak, eta Kinada talde lasartearrak joko dute bertan. Kontzerturako sarrerak salgai daude, 5 euroan, Goiz Argi (Hernani) eta Ilargi (Lasarte-Oria) tabernetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!