Ahoz aho jaialdiak, hirugarren geldialdia

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 15a, 00:00

Tarana Karim narratzailea Hernanin izango da.

Ostiralean, 18:00etan Biterin, Azerbaijan, Kolonbia eta Euskal Herriko kontakizunak izango dira.

Hernaniko Liburutegiak bat egiten du Intujai Teatroak antolatzen duen XV. Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiarekin eta ostiralean jatorri desberdinetako narratzaileek publiko ezberdinei zuzendutako istorioak kontatuko dituzte, Biterin, 18:00etan hasita.

Ahozkotasunaren gala nagusi honetan bost kontalarik hartuko dute parte: Iñaki Carretero (EH), Tarana Karim (Azerbaijan), Maider Alcelay (EH), Nicolas Buenaventura (Kolonbia) eta May Gorostiaga (EH). 

Hirugarren geldialdia da Hernanin. Ahozkotasunaren Nazioarteko Ja­ialdia guztira, 13 udalerrietara helduko den ekimena izango da, eta Hernaniko Udal Liburutegiak bat egin du proiektuarekin. Hainbat jatorritako narratzaileak izango dira Hernanin, mota guztietako publikoei zuzendutako istorioak kontatzeko. 

Martxoaren 21ean izango da azken geldialdia, eta Kattalin Sallaberryak eta Jokin Irungarayek eskainiko dute. Umeentzako saioa izango da, Antziola auzoko libgunean, 17:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!