Laburbira film laburren zirkuitoko lanak gaur iritsiko dira Biterira

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 15a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, 19:00etan emango zaio hasiera 80 minutuko saioari. 

Bueltan da Laburbira, Euskerazko film laburren zirkuitua. XIX. edizioa da aurtengoa eta, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, Hernanin, gaur izango da aurkezpena. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute proiekziorako hitzordua, Biterin. Korrika Kulturalaren barruko ekimen gisa aurkeztu dute Doberakoek, eta filmen proiekzioaz gain, Falta zaizuna ikus-entzunezkoaren zuzendari hernaniarra ere bertan izango dela ziurtatu dute. Hain zuzen, Jose Luis Lopezekin lanaren gainean aritzeko aukera izango da biharkoan. 

 

Bederatzi film labur

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du zirkuitua, eta aurtengo edizioa bederatzi film laburrek osatzen dute. «Askotariko lanak dira, eduki zein estiloz, eta guztiak ere 2021ean ekoitziak», aipatu dute antolatzaileek. Denak batuta, 80 minutuko bilduma entretenigarri zein interesgarria osatu dute. «Gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da», adierazi dute. Honako hauexek dira zirkuituko film protagonistak: Serendipia (Iban del Campo), Itsasontziaren mugimendua (Alba Romera eta Rony Levoz), Lanbroa (Paula Iglesias), Falta zaizuna (Jose Luis Lopez), Hurrengo geltokia (Naia Aizpurua Garro), Rewind (Amaia San Sebastian), Turnoka (Aitor Alberdi), Subandilla (Josu Martinez) eta Itsaso (Sergio Martinez Villar).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!