Mus Txapelketan izena emateko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 15a, 00:00

Apuntatzeko azken eguna martxoaren 20a da, igandea, eta partidak martxoaren 28ko astean hasiko dira.

Santa Barbara elkarteak aurten 75 urte beteko ditu eta ospakizunen artean nabarmentzekoa da martxoan hasiko den Mus Txapelketa. Deia egiten diete bazkideei txapelketan izena eman dezaten. Martxoaren 20ra arte, dago epea apuntatzeko eta bikote bakoitzak inskripzioa 20 euro ordaindu behar ditu.

Mus Txapelketa eta partidak martxoaren 28ko astean hasiko dira. sariak potoloak izango dira. Txapeldunek txapelak, bi sagardo kaxa, bi gazta eta bi baso kaxa irabaziko dituzte. Azpitxapeldunek bi sagardo kaxa, bi ardo lote eta bi baso kaxa irabaziko dituzte eta azkenik, hirugarren sailkatzen den bikoteak bi sagardo kaxa eta bi baso kaxa lortuko dituzte.

 

Txakoli dastaketa, Errioxara irteera eta bertso afaria

75. urteurreneko ospakizunen barruan, irailean Errioxara, bodega batera, irteera antolatuko da, bertso afaria ere iragarrita dago eta txakolin dastaketa ere egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!