Garaipenik ez da izan Euskal Ligan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 15a, 00:00

Nesken taldeak 3-0 galdu zuen Lekeitioren aurka eta mutilenak, aldiz, 3-0  Jatorkideren kontra.

Asteburu kaxkarra izan da Hernaniko boleibol taldeentzat. Hain zuzen, talde nagusiek ez zuten garaipenik lortu jokatutako bi partiduetan. Etxetik kanpo aritu ziren biak, eta zorteak, oraingo honetan, ez zuen hernaniarren alde egin. 

Aitor Lizarazuk gidatutako taldearen kasuan, partidu orekatua izan zen arren, Lekeitio nagusitu zen pistan, eta 3-0eko emaitzarekin itxi zen markagailua. Tanteoak, ordea, oso parekatuak izan ziren: 25-22, 25-18 eta 25-22. Zapore gazi-gozoarekin itzuli ziren Hernanira, baina Euskal Ligan mantentzea ziurtatuta dute dagoeneko. 

Mutilek, berriz, Gasteizen jokatu zuten asteburuko norgehiagoka, Jatorkideren aurka. Lehen jokoan erabaki zen garaipena, bi taldeak oso antzeko aritu baitziren amaierara arte: 25-23. Bigarren eta hirugarren jokoetan, aldiz, etxeko taldea argi nagusitu zen 25-19 eta 25-16 tanteoekin, hurrenez hurrez. 

 

Garaipenak, Gipuzkoakoetan

Klubeko gainerako taldeetan, Gipuzkoako txapelketetan, oro har, emaitza hobeak izan ziren. Infantiletan, zehazki, nesken bi taldeek garaipena lortu zuten larunbatean. A taldeak Arizmendi izan zuen aurrez aurre, Aretxabaletan, eta 0-3 irabazi zuen Hernanik. B taldeak, berriz, Aldapeta Mariaren aurka neurtu zituen indarrak, kiroldegian, eta 3-0 irabazi zuen. Kadeteetan, nesken Hernani 1 eta 3 taldeek 3-0 garaitu zituzten Fortuna eta Aldapeta Maria. Mutilen taldeak ere 3-0eko garaipena lortu zuen Aldapetaren Aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!