Ibeas eta Naval, Gipuzkoako txapeldunorde

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 15a, 00:00

Irati Ibeas eta Andoni Naval hernaniarrak, Gipuzkoako Txapelketan lortutako dominekin.

Zilarrezko domina kolkoratu zuten Irati Ibeasek infantiletan, eta Andoni Navalek kadeteetan.

Joan den asteburuan jokatu zuten judoko Gipuzkoako Txapelketa, kadete eta infantil mailetan, Errenterian. Eta bertan izan ziren Urumea bailarako judokak ere, maila ederrean. Horietatik bi, gainera, domina kolkoratuta bueltatu ziren etxera: Irati Ibeas eta Andoni Naval hernaniarrak.

Neska infantiletan, Gipuzkoako txapeldunorde izan zen Irati Ibeas, igandean. Finalera iritsi, eta zilarrezko domina kolkoratu zuen podiumean. Eta beste horrenbeste egin zuen Andoni Navalek, larunbatean, mutil kadeteetan: zilarrezko domina eskuratu zuen berak ere, Gipuzkoako txapeldunorde izanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!