Tren zerbitzurik ez da izango bi egunez, Andoaindik Donostiara

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 14a, 00:00

Tren geltokia, obretan.

AHTko lanak direla eta, hilaren 19an eta 20an, ez da tren zerbitzurik izango hainbat puntutan. Brinkola eta Beasain artean ere, trenik ez.

Renferen Gipuzkoako aldiriko trenen zerbitzua moztuko dute martxoaren 19an eta 20an, asteburuan, hainbat puntutan konponketa eta berritze lanetan aritu behar dutelako. 

Jakinarazi dutenez, distantzia laburreko trenen zirkulazioa etengo dute bi zonaldetan: batetik, Brinkola eta Beasain artean; eta, bestetik, Andoain eta Donostia artean. Lehenengo zatian, Zumarragako tunela «behin betiko» konpontzeari ekingo diote eta, horrekin batera, Gabiri eta Beasain arteko azpiko pasabidea konponduko dute. Bigarren zatian, berriz, Euskal Trenbide Sarea moztuko da Hernani eta Astigarraga artean egiten ari den Abiadura Handiko Trenaren obrak direla eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!