Izena emateko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 13a, 00:00

Gaur da azkeneko eguna, ikasle berrientzat, datorren hiruhilabeterako igerilekuko ikastaro eskaintzan izena emateko. Ikasle ohiek, berriz, asteazkenetik aurrera egin ahal izango dute, hilaren 20ra arte. Hainbat talde izango dira: hastapena, hastapena 65 urtetik gorakoentzat eta, adinka, 3, 4, 5 eta 6 urtekoentzat. Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du. Interesa dutenek, hauxe dute izena emateko bidea: kiroldegiko bulegoan, aurretik hitzordua hartuta 943 55 21 85 telefono zenbakian; edo, bestela, internetez https://labur.eus/1rCUu estekan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!