'Zartada' gazte ekimena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 00:00

Gaur goizean zehar, Zartada gazte ekimena izango da Hernanin, eta hiru ekimen nagusi antolatu dituzte goiza ezin hobe pasatzeko. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua Tilosetako eskaileretan, eta mahai informatiboa izango da goizeko lehenengo ekintza. Jarraian, eguerdiko 13:00ak aldera, irakurketa baten ostean, gazte argazkia aterako dute, eta goizari amaiera emateko, poteo musikatuarekin kaleak girotuko dituzte eta pegada masiboa burutuko dute jarraian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!