Gaur goizeko 10:00etatik 13:30ak arte, bigarren eskuko azokak hartuko du Atsegindegin. Horrez gain, Wukrok ere postua jarriko du, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak arte, Atsegindegi. Wukrorako laguntza ekonomikoa behar dute, Angel Olaranek bertan burutzen duen praktikarako. Horregatik, bitxiak jarriko dituzte postuan, besteak beste, pultserak, belarritakoak… Wukro elkartekoek aditzera eman dute, gose haundia ari direla pasatzen bertan, «gerren eraginez».