Herrira datozen ukrainarren harrera koordinatzeko mezua, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 00:00

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ukrainarren etorrera hori koordinatzeko irizpide batzuk eman dituzte. 

Hernaniko Udalak gutun bat bidali die Hernanin erroldatuta dauden 33 ukrainarrei. Bertan Eusko Jaurlaritzak zein Espainiako Gobernuak pertsona horiei harrera egiteko indarrean jarri dituzten protokoloen eta baliabideen berri ematen zaie.

Halaber, «ukrainarrak gure herrietara etengabe etortzen ari direla ikusita», datorren asteazkenean, hilak 16, arratsaldeko 18:00etan udaletxean, bilera batera deitu ditu Udalak, azalpen horien berri modu sakonagoan aurrez aurre emateko.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ukainarren etorrera hori koordinatzeko irizpide batzuk eman dituzte. 

Ukrainatik etorri diren pertsonei harrera egiteko zerbitzu telefonikoa 945 222 222 da eta goizeko 09:00etatik gaueko 22:00etara bitartean deitu daiteke. Horrez gain, Ukrainatik etorri eta norbaitek alojamendua behar badu, Babes Eskaeraren Sisteman sartu behar du, eta hori egiteko CEAR errefuxiatuen laguntzarako komisiora joan daiteke (943 222 222). k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!